Hemen zaude:
Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900005895
Galderan aipatutako kalte-ordaina kontsultaren egilearen lanbide-jardueraren etekina da eta mota horretako gainerako etekinekin batera sartu behar da zerga-oinarrian.
Hizpide dugun kasuan etekin garbia ez da sortu bi urte baino aldi luzeagoan, hura hartzeko eskubidea zerbitzu-kontratu zibila suntsiaraztearen ondorioz sortu baita. Beste alde batetik, kalte-ordaina denboran modu nabarmen irregularrean lortutako etekintzat jotzea dela eta, kasu honetan horrekin bat etor daitekeen figura bakarra PFEZ Arauaren 24.1 artikuluko b) letran bildutakoa izan daiteke: jarduera ekonomikoei uztearen ziozko kalte-ordainak eta laguntzak. Hala ere, kontsultaren egileari kalte-ordaina ez zaio eman jarduera bati uzteagatik; enpresa ordaintzailearekin sinatutako kontratua suntsiaraztea izan da arrazoi bakarra eta, beraz, lehenago aipatutako manua ezin da aplikatu kasu honetan.