Hemen zaude:
Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900005894
Planteatu den kasuan gertatzen omen den bezala, kontsultagileak jardueran jarraitzeari uzten badio, aseguru zerrenda hori hari desatxikita geratzen dela ulertuko da. Hala, besterentzearen ondorioz sortutako errenta PFEZ Foru Arauan ondare irabazi eta galeretarako aurreikusitako arau orokorren arabera zergapetuko da.
Desatxikipena dagoenez, jarduera garatzen erabilitako ondare elementuak (material eta ez-materialak) eskualdatzearen ondorioz sortutako errentak PFEZ Foru Arauko lehen xedapen gehigarrian arauturiko eraispen-koefizienteak balia ditzake haiek eskuratu direneko datuaren arabera, betiere eskuratzaileak jarduera bera egiten jarraitzen ez badu ondare elementu horiek erabiliz.
Kasu honetan (aseguru zerrenda eskualdatzean) baldintza hau bete ezin dela dirudi, definizioz eskuratzaileak erabiliko baitu jarduera bera garatzeko (aseguru agentearen jarduera, hain zuzen ere).
Hala, desatxikipena izan arren eskuratzaileak jarduera berari eusten badio eskuraturiko ondasunekin, saltzaileak ezin aplika ditzake aipaturiko eraispen koefizienteak, eta aurrezpenaren zerga oinarrian integratu eta konpentsatu beharko du PFEZ Foru Arauko 44 eta 45. artikuluetan eta PFEZ Arauko 47. artikuluan xedaturikoa aplikatzearen ondoriozko errenta