saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900005890

Zergadunak ezindutako pertsona baten ondare babestuari diruzko ekarpenak egin dizkio, behin baino gehiagotan. Egin al dezake eskritura publikorik gabe?

Kenkari hori aplikatzeko baldintzak honakoak dira:

  1. Babestutako ondarea eratzea, 41/2006 Legearen arabera.
  2. Ezintasuna duen pertsonarekin ahaidetasun zuzeneko edo alboko (hirugarren mailara arte) harremana izatea, ezkontidea edo izatezko bikotekidea izatea, edo tutoretza edo harrerako araubideren batean izatea.
  3. Egindako ekarpenak eskritura publikoan edo ebazpen judizialean islatzea (eskritura publikoan batu ahalko dira urteko ekarpen guztiak); eta
  4. Ondare babestuaren titularrak edo haren administrazioak urtero (urtarrilaren 1aren eta 31ren artean) 182 eredua aurkeztea, ondarearen osaera, jasotako ekarpenak eta aterako dirua gordailatuta.

Beraz, ondare babesturako egin nahi diren ekarpenak ez badira legeak eskatutako moduan egiten, hau da, ez badira agiri publikoan egiten, ez dute baliozkotasunik izango, eta, hori ez ezik, egin ez balira bezala jokatu beharko da aztertzen ari garen kasuan, agiri publikoan jasotzea "ad solemnitatem" betekizuna delako haiek gauzatu eta burutu daitezen. Baina, dohaintza arrunta izanik, eskualdatzen den ondasun edo eskubidea ezintasuna duen pertsonaren ondare pertsonalean sartuko da, alegia, haren ondare orokorrean, eta ez ondare pertsonaletik bananduta eta bereziki babestuta dagoen ondarean, galderan aipatutako zerga-onurarako eskubidea ematen duen horretan.

Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli