www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900005889

1/2014 Foru Arauaren pean dagoen elkarte batek xede propioak dauzka, besteak beste, zezen-festen zaletasuna sustatu eta hedatzea, Bilbon eta EAEn. Horretarako, hainbat jarduera garatzen ditu (irteerak, ikuskizunak eta hitzaldiak antolatzen ditu), elkarteei eta hirugarrenei zuzenduta, eta bazkide izateak ez du lehentasunik eragiten bazkideentzat. Elkartea, neurri batean, bazkideek ordaintzen dituzten kuoten bidez finantzatzen da. Bazkideek kenkariak aplikatu al ditzakete ordaindutako kuoten dohaintzengatik?


  

Elkarteen kuotak ezin dute inolako prestazioetarako eskubiderik eman, kenkarirako eskubidea ez galtzeko. Bazkideek informazioa jasotzea ez da ulertzen kuotaren kengarritasuna eragozten duen zerbitzu bat bezala. Hala ere, kuotak erabilera komuneko ondasunak erabiltzeko, etorkizuneko eta oraingo prestazioak jasotzeko (adibidez, doako sarbidea), prezio beheratuetarako, instalazio jakin batzuetarako edo elkarteak antolatutako ekitaldi eta jardueretarako eskubidea ematen badu, aipatu bazkideek ezin dute dohaintzen zioz kenkaria aplikatu. Izan ere, kasu horretan, arrazoi horren ondorioz jaso ditzaketen prestazioek hutsaldu egingo dute dohaintzen berezko liberalitate-asmoa, aipatu kenkaria aplikatzeko beharrezkoa dena.

Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli