saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900005888

Zergadunak urratu egin du ohiko etxebizitzan hiru urtez jarraian bizitzeko baldintza, bere izatezko bikotekidearen beste jabetza batera lekualdatu baita, izatezko bikote bihurtu diren datan. Praktikatutako kenkarietarako eskubidea galdu eta, gainera, azkenean bere eskualdaketaren ondorioz eskuratzen duen irabaziaren berrinbertsioren ziozko salbuespena aplikatu dezake?


  

Ez du galtzen praktikatutako kenkarietarako eskubidea eta berrinbertsioaren ziozko salbuespena aplikatu dezake (gainerako baldintzak betetzen baldin badira). Izan ere, aipatu etxebizitzak EZ du galtzen ohiko etxebizitzaren izaera, izatezko bikotea eratzea ezkontza-harremanaren parekoa delarik, logikoki kausa-harreman bat badago ospakizun edo eraketa horren eta helbide-aldaketaren artean (normalean hala gertatzen da ezkontza-harremaneko eta izatezko bikotekideko kideak edo horietako bat bere etxebizitza indibidualetik joaten denean, elkarrekin familiaren etxebizitzan bizitzeko). Kontuan hartu behar da horren arrazoia kudeaketa-organoek interpretatu behar dutela. Izan ere, araudiak ez du ezartzen eperik helbide-aldaketa egiteko, berau sortu den gertaerari dagokionez, baina epe hori arrazoizkoa izan behar da.

Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli