www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900005887

Zergadunak eraikitzen ari den etxebizitza bat erosi du, baina berau amaitzean etxebizitza-kontuaren epea baino altuagoa da. Epea urratutzat jotzen denean, luzatu al daiteke?


  

Zergadunek ohiko etxebizitzaren inbertsioaren ziozko kenkaria egin dezakete etxebizitzarako kontura ekarritako kopuruen gainean, baldin eta kenkariaren xedeko zenbateko horiek ohiko etxebizitza eskuratzeko edo birgaitzeko erabiltzen badituzte kontua irekitzen denetik 6 urte igaro baino lehen. Aipatu epearen iraungipen-data iritsitakoan, kenkaria aplikatu behar duen saldo osoa inbertitu ez bada, xede horretarako aplikatu ez diren zenbatekoen gainean praktikatutako kenkarirako eskubidea galtzen da.

Eraikuntza etxebizitzaren eskuraketaren parekoa da, betiere, aipatu obrak orokorrean lau urtetik beherako epean amaitzen baldin badira, inbertsioa hasi zenetik zenbatzen hasita. Inbertsioaren hasieratzat joko da ohiko etxebizitzaren gaineko inbertsioarekin lotuta onuraren bat jasotzen duen lehen ordainketa egiteko unea.

Beraz, kasu honetan sustatzaileari etxebizitza-kontuaren epea mugaeguneratu baino lehen eman zaizkion diru-kopuruak euren xederako behar bezala aplikatu direla ulertuko da, baldin eta obrak gehienez 4 urteko epean amaitzen badira (epe hori luzatu ahal da arestian azaldu diren inguruabar jakinak gertatzen direnean) eta zergadunentzat etxebizitza ohikoa bihurtzen bada.

Ondorio horietarako guztietarako, zergadunak etxebizitza-kontuan gordetako dirua etxebizitza berri bat eraikitzeko konturako ordainketak egiteko erabiltzeak ez du esan nahi PFEZ Foru Arauan ezarritako epea, 6, 7 edo 8 urtekoa, kasuaren arabera, luza daitekeenik.

Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli