saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900005883

Ondoan dauden bi etxebizitza erosi nahi ditu, horiek batu eta beraren eta bere familiaren ohiko etxebizitza bihur daitezen. Jakin nahi du egin nahi duen inbertsioari ohiko etxebizitza eskuratzeagatiko kenkaria aplika diezaiokeen eta, hala bada, zer agiri aurkeztu behar duen hura frogatzeko.

Oro har, zergapeko bakoitzak eta, orokorrean, familia-unitate bakoitzak, ohiko etxebizitza bakarra baino ezin eduki dezake. Hala ere, azalera bizigarriaren gehikuntza iraunkorra etxebizitzaren eskuraketarekin parekatzen da. Trenkada bakar batek banatzen dituen higiezin atxikiei dagokienez, banantzen dituen trenkada eraitsiz haiek barrutik komunikatzea, zergari begira, ohiko etxebizitzaren handitzetzat hartzen da.

Hortaz, eskuratu nahi dituen lursail biak etxebizitza bakarra izango dira kenkaria aplikatzeari begira, era iraunkorrean fisikoki batuta geratzen badira. Ez da beharrezko finkan erregistroak batzea, eta kenkaria aplikatu ahalko du.

Dokumentazioari dagokionez, baita datari dagokionez ere, zuzenbidean onartutako edozein froga-modu erabili ahalko du. Hala ere, zutabeak botatzeko eta higiezinak egokitzeko obrak egiten baldin badira, kontratistak igorritako ordainagiriaren bidez justifikatu beharko dira, lehentasunez.

Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli