www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900005882

Zergadunak etxebizitza aldatu behar du, bere familiarengandik hurbilago egoteko, halaxe agindu baitio medikuak, osasun-arazoak direla-eta. Ohiko etxebizitzaren izaerari eutsiko al lioke PFEZen ondoreetarako, bertan hiru urtez jarraian bizi ez arren, adierazitako arrazoien ondorioz?


  

Gutxienez hiru urtez etengabeko egoitza izatearen baldintzan salbuespena aplikatzeko, honakoa jakin behar da: higiezina erosi eta ondoren sortutako egoerarengatik, egoitza aldatzea zergadunaren aukera den edo bere borondatearekin zerikusirik ez duen ondorioa den. Zergadunak hautatzeko aukera mantentzen badu eta bizilekuz aldatzea erabakitzen badu, etxebizitza ezingo da ohikotzat jo, Zergari dagokionez. Erabakitzeko aukerarik ez badu, berriz, etxebizitza ohikoa izango da, nahiz eta bertan ez bizi legez eskatzen den gutxieneko denboraldian.

Kudeaketa-organoak izango dira aurkezten diren frogak baloratzean zergadunaren borondatetik kanpoko arrazoien ondorioz etxebizitza aldatzeko beharra baloratu behar dutenak.

Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli