saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900005878

Kooperatibara egindako ekarpenak jasotzen dituen kooperatibista, bertan baja emateagatik, 2013an egindako ordainketaren bidez eta gainerakoa 2014an egindako ordainketaren bidez. Zein da kooperatibaren kapital sozialari egindako ekarpenen itzulerak PFEZen izan behar duen tratamendua?

Ondare-irabazia edo -galera eskuratzen da jasotzen den zenbatekoaren eta bere partaidetzaren eskuraketa-balioaren arteko aldeagatik, eta baja emanda bazkideari ordainketarako eskubidea aitortzen zaion aldian egozten da. Kasu honetan, ordainketa epeka egin da, eta, beraz, prezio atzeratua duten eragiketen aldi baterako zergapetzea bete ahalko du, betiere horretarako baldintzak betetzen baldin baditu (azken epeko ordainketaraino igarotako epea urtebetetik gorakoa bada). Irizpide hori betetzen badu, 2014ko aurrezki-oinarrian sartu beharko du ekitaldi horretan jasotzen dituen kobrantzei dagokien errenta. Eskualdaketaren eta eskuraketaren balioak zehazteko, 3/2013 jarraibidean xedatutakoa beteko da eta ondare-irabaziaren edo -galeraren egozpena ekarpenen titularrari egotziko zaio, kontuan hartuta daukaten ezkontza-araubidearen arauak.

Partaidetzaren eskuraketa-balioa kalkulatzea: honako kontzeptuak egongo dira:

  1. partaidetzaren eskuraketa-kostua, egonez gero;
  2. bazkideak hasieran egindako nahitaezko ekarpena, ordaintzeko modua gorabehera;
  3. bazkideak ordaindutako kuotak: sarrerakoa eta aldizkakoak;
  4. hasierako ekarpenaren eta sarrera-kuotaren gaineko ekarpenak, bazkideak aldi baterako bazkidea izateari utzi eta bazkide iraunkor bihurtzeagatik ordaindutakoak;
  5. bazkideari eratxikitako kooperatibaren galerak, hain zuzen ere berak ordaindu dituenak edo bera titular den itzulkinekin, Batzar Nagusiak araupetutako funts berezi batean bildutakoekin, konpentsatu direnak (ikusi maiatzaren 6ko 3/2013 Jarraibideko bigarren idatz zatiko c) puntua).

Horrela finkatutako eskuraketa-balioa PFEZ Foru Arauko moneta-zuzenketako koefizienteak aplikatuz eguneratzen da, kopuru bakoitza ordaindu den urtea kontuan hartuta.

Eskualdaketaren balioa. Bazkideari dagokion ordainketa-zenbatekotik abiatuta zehaztuko da, hau da, kooperatibak bajaren ondorioz praktikatu ahal dizkion kenkariak kontuan hartuta. Beraz, eskualdaketa-balioan bazkideari itzultzen zaizkion ekarpenak ez ezik kapitalizatutako itzulkinak eta onartzen zaizkion ekarpenen egunerapenak ere zenbatu behar dira. Gainera, balio horretan bazkideari kooperatiban baja ematen zaion urteko itzulkinak edo estornuak ere zenbatu behar dira. Horien zenbatekoa urteko kontuak onesten dituen Batzar Nagusian finkatzen dira. Bazkideek kooperatibisten kapitalera egindako gainerako ekarpenak bajaren zioz jasotzen duten zenbatekoan murriztu beharko dira, hala eskualdaketaren balioa eskuratzeko (ondorioz, ekarpen horiek ez dira partaidetza-eskualdatzearen balioaren eta eskuraketa-balioaren parte izango).

Ondorioz, ekarpenen itzulketaren bidez jasotako kopurutik kendu behar dira gainerako ekarpenak, borondatezkoak eta nahitaezkoak, dagoeneko aipatu direnez gainekoak: kapitalera egindako ekarpenen korrituak; kapitalizatutako laneko aurrerakinak; bazkidea titular den itzulkinekin, Batzar Nagusiak araupetutako funts berezi batean bildutakoekin, sozietate kapitalera egindako ekarpenak (ikusi maiatzaren 6ko 3/2013 Jarraibideko bigarren idatz zatiko c) puntua). Hori bat dator ekarpen horiek bazkideei zuzenean kooperatibaren itzulkin handiagoak jasotzeko eskubiderik ez ematearekin (korrituak bai, handiagoak dira).

Mahai gainean jarri den kasuan, eman diren datuen arabera, besterentze-baliotik kapitalizatutako interesen zenbatekoa kendu beharko da. Hala, kapitalizatutako itzulkinen eta ekarpenen balioaren egunerapenen muntak emango du ondare-irabazia.

Horrela kalkulatutako ondare-irabazian, bidezkoa bada, eraispen-koefizienteak aplikatu ahalko dira. Koefiziente horiek PFEZ Foru Arauko lehenengo xedapen iragankorrean arautzen dira.

Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli