saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900005877

Zergaduna talde kooperatibo bereko bi kooperatiba desberdinetako kooperatibista izan da. Lehena gainbeheran erori da eta bigarrenera sartu da. Erretiratu egin da eta ekarpenak itzultzeko eskubidea dauka. Ekarpen horiek zatikatuta jasoko ditu. Zein data hartu behar du kontuan kooperatibari egindako ekarpenei itzuleraren ondoriozko ondare-irabazia kalkulatzeko, lehen diru-sarrerakoa edo bigarrenekoa?

Kooperatiban baja ematearen ondoriozko ekarpenen ordainketak ondare-irabazi edo -galera bat sor dezake bazkidearentzat eta jasotako zenbatekoaren eta bere partaidetzaren eskuraketa-balioaren arteko aldeak zehaztuko du.

Eskuraketaren data jakiteko, kooperatiba batetik bestera ekarpenak lekualdatu diren zehaztu behar da. Izan ere, kasu honetan ez da uste ekarpenen eskualdaketa edo ordainketa bat dagoenik eta jatorrizko datari eutsi zaio. Horretarako, honako betekizun hauek bete behar dira:

  1. Lekualdaketa beste kooperatiba batean kokatzearen ondoriozkoa izan behar da.
  2. Bazkideak ezin ditu bere ekarpenak eduki.
  3. Baja hartu duen kooperatibako estatutuek bere ekarpena kooperatiba berri batera lekualdatzera behartzen dute, ordainketa eskuratzeko aukera izan gabe.
  4. Azken kooperatiban jasota geratu behar dira lekualdatutako ekarpenaren datuak, jatorrizko kooperatibara sartu den unetik. Baldintza horiek betetzen ez badira, lekualdaketarik egon ez dela ulertzen da (bitarteko ordainketa egon da). Beraz, kontuan hartuko dira, soilik, kokatuko den xede kooperatibako sarrera-datak eta ekarpenak. (Bigarrena)

Horrela kalkulatutako irabaziei lotuta, PFEZ Foru Arauaren lehenengo xedapen iragankorrean araututako murrizpen-koefizienteak aplikatu daitezke. Xedapen horretan berariaz errepikatu da eskualdatutako ondare-elementuetan hobekuntzak egin badira, osagai bakoitzari dagokion besterentze-balioaren zatia nabarmendu behar dela.

Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli