saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900005876

Partikularren arteko mailegua, bere garaian Foru Ogasun honetan aurkeztutako kontratu pribatuan formalizatua. Epea amaitutakoan ezin izan da kobratu. Ondare-galera zergapetu al daiteke bere PFEZ aitorpenean?

Kreditua ez kobratzeak ondare-galera sortuko du behin-betiko bihurtzen den unean, berau kobratzeko bide guztiak agortuta ez bada berau ordaintzea lortu. (Kreditua judiziala denean edo ezin kobratu daitekeela aitortzen denean, zordunaren kaudimen-gabeziagatik, baldintza hori betetzat joko da, zalantzarik gabe). Une honetan, eta ez aurrerago, ondare-galera bat sortuko da jaso ez den zenbatekoagatik eta oinarri orokorrera joango da. Galera hori 13/2013 Foru Arauko 65.c artikuluan ezarritakoaren arabera konpentsatuko da, a) eta b) letretako saldo positiboaren % 10eko mugarekin, eta ekitaldi bakoitzak ahalbidetzen duen gehieneko zenbatekoan, baina ezingo da 4 urteko epetik kanpo gauzatu.

Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli