saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900005875

Non zergapetu behar dute Bizkaian zerga-egoitza duen poker-jokalari baten irabaziek, aldian-aldian AEBra lekualdatzen bada kasino edo sala profesionaletan antolatutako poker-txapelketa edo -partidetan parte hartzeko?

Bizkaiko zerga-egoiliarra denez, munduko errenta osoagatik zergapetuko luke, AEBren eta Espainiaren arteko hitzarmenean ezarritakoari kalterik eragin gabe. Hitzarmen horrek ez du ezer ezartzen zori-jokoen ondoriozko errentari buruz, eta, beraz, poker-partidetan eta zori-jokoetan parte hartzeagatik eskuratzen dituen errentak, dirua arriskuan jarriz, ondare-irabazi edo –galeratzat joko dira, Bizkaian zergapetu ahalko dira eta oinarri orokorreko ondare-irabazitzat joko dira.

Hau da, PFEZ Foru Arauaren hamazortzigarren xedapen gehigarrian araututakoak ez diren jokoetatik ateratako irabaziak kargapeko errenta dira (horien artean ez dago galderan aipatutakoa), baldin eta zergaldi bakoitzean arrazoi berarengatik jasandako galerak gainditzen badituzte. Zergaldi berean jokoan izandako irabaziak gainditzen dituzten galerak ez dira konputatuko.

Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli