saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900005868

Zergadunak ohiko etxebizitza eman dio irabazpide-sozietateari. Ondasun hori, pribatua den arren, irabazpide-sozietateak ordaindu duen mailegu batekin finantzatu da. Ekarpenak zein ondorio dauzka PFEZen?

Zergadunak benetan irabazpide-sozietateari eman diona irabazpidezko diruarekin finantzatu ez den zati pribatuaren % 50a da. Sortutako errenta zati pribatuaren % 50aren gainean kalkulatu da, irabazpideko ondasunekin ordaindutako zatia kontuan hartu gabe.

Etxebizitza osoa irabazpidezko diruz finantzatu baldin bada, galderan aipatzen den eragiketak ez du ekarriko ondare-eskualdaketarik, baizik eta higiezinaren erregistroko inskripzioaren aldaketa hutsa, edukia errealitate juridikoari egokitzeko.

Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli