www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900005866

Beren ohiko etxebizitza 1971n erosi zuten, eta han bizi dira, baina 2005ean, zergadunak gurasoen etxebizitza jarauntsi zuen (Udal Etxebizitzetakoa), eta, notarioak esanda, bertan erroldatu zen, eta bere etxebizitza moduan jarri zuen bai NANean, bai Osakidetzan, eta Bizkaiko Foru Ogasun honetan, nahiz eta ez diren etxebizitza horretan bizi izan. 1971n erositako pisua saldu nahi dute. Jakin nahi dute ea 1971n erositako higiezinak beraientzat ohiko etxebizitzaren izaera duen edo, ea, horretarako, beharrezkoa den berriz ere hala gordailutzea eta gutxienez hiru urte igarotzea.


  

Ohiko etxebizitza izaera edukitzea, berrinbertsioaren ziozko salbuespena aplikatzeko ondoreetarako, ez du zehazten erroldak, ez eta Osakidetzako jakinarazpenetarako helbideak edo Ogasun sailean agertzen den helbideak, baizik eta bertan benetan eta modu jarraituan bizitzeak. Aitortutako errolda eta helbidea beste higiezin batean egoteak ez du saihestean salduko den etxebizitzak ohiko etxebizitzaren izaera edukitzerik, betiere baldintzak betetzen baditu eta hala egiaztatzen bada zuzenbidean onargarri gisa jotako edozein bitartekoren bidez. Kudeaketako eta ikuskapeneko organoak izango dira aurkeztutako ebidentziak eta gertaerak baloratuko dituztenak.

Kasu honi dagokionez, kontuan hartu behar da Zergei buruzko Foru Arau Orokorrak dioena:

  1. Ekintza propioen teoria (Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 106.4 artikulua), zeinaren arabera "autolikidazioetan gordailatutako datuak eta elementuak eta zergapekoek aurkeztutako gainerako agiriak egiazkotzat jotzen dira beren aurrean, eta beraiek soilik zuzendu ahalko dituzte, kontrakoa frogatuta”. Eta
  2. Zerga-helbidea aldatzen denean aldaketa horren berri emateko betebeharra (Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 203.4 artikulua). Zergapekoak ez ditu horiek bete.
Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli