saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900005864

Bere etxebizitza saldu du eta berrinbertsioaren ziozko salbuespena aplikatu du. Zergadunak adierazi duenez, oraindik ez du erosi etxebizitzarik, bere diru-sarrerak asko jaitsi direlako eta bere enplegua arriskuan dagoelako. Atzerrian lana bilatzeko aukera planteatzen ari da. Berrinbertsioaren epea luzatu egin al daiteke? Etxebizitza bat erosi eta atzerrira lekualdatzen bada edo diru-sarrera faltagatik edo lana galtzeagatik saldu behar badu, bertan hiru urtez jarraian bizi gabe, salbuespena galtzen al du?

Berrinbertsioaren epea ezin da luzatu.

Atzerrian lana lortzeagatik eskualdatzen bada, ohiko etxebizitzaren izaerari eusten zaio, berau okupatzen ez badu ere, nahiz eta gertaera baten eta lortu nahi den helburuaren arteko kausalitate-harreman beharrezko hori egotearen balorazioa, edonola ere, Foru Ogasun honetako zerga-kudeaketako eta -ikuskapeneko organoen ardura den.

Zergadunak enplegua galtzen badu, edo laneko diru-sarrerak asko murrizten badira, etxebizitzak ohikoa izaten jarraituko du, baldin eta, haren ondare-egoera eta enplegu berria (edo aukera profesional berriak) aurkitzeko iguripenak kontuan hartuta, etxebizitza uztea borondatezko hautapenaren ondorioa barik saihestu ezin daitekeen ezinbesteko eginbeharra bada. Beraz, ez luke ohiko etxebizitzaren izaera galdu behar, ez eta salbuespena ere. Alabaina, horretarako, hala dela egiaztatzeko modua egon beharko luke, eta kudeaketa- eta ikuskapen-organoei dagokie aurkezturiko frogak baloratzea, aurretik errekerimendua eginda.

Loturak

Kontsulta osoa

Informazio gehiago

Itzuli