saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900005862

2 urteko epea ezartzea, akzio batzuen kotizazioarekin lotuta. Interesak jasotzen dituzte zerga normal modura, baina kontratua iraungitzean hari dagozkion akzioek beren balioa murrizten badute, hasieran jarritako kapitala baino zenbateko baxuagoa ordainduko diote baliotan. Tratamendua PFEZen

Ezohiko gordailuak (egituratutako edo erreferentziatutako gordailu ere izenekoak) finantza-tresnatzat jotzen dira, eta zergadunek halako gordailuak eratzeagatik jasotzen dituzten ordainsariak hirugarrenei kapitalak lagatzeagatik lortutako kapital higigarriaren etekintzat jotzen dira, beren forma edozein izanda ere, atxikipen pean.

Bestalde, kontratu horiek iraungitzean finantza-erakundeak akzioak entregatu ahal izateko baldintzak betetzen baldin badira, hasieran jarritako kapitala itzuli beharrean, azpiko akzio horiek kapital horren balioa baino baxuagoa dutenez, zergadunak titulu horiek hasierako gordailuaren prezio berean eskuratzen dituela ulertu behar da, eta ez kontratua iraungitzeko orduan dagoen kotizazio-prezioan.

Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli