saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900005858

Partikular batek finantza-erakunde batek igorritako lehentasunezko partaidetzak eskuratu zituen. Gaur egun, produktu horretan inbertitu zuen zenbatekoa itzultzea nahi du. Horretarako, erakundeak mailegu bat ematea proposatu dio, lehentasunezko partaidetza horiek sortzen dituzten etekinen zenbateko bereko interesekin. Adierazi duenez, zergadunak maileguaren zenbateko nagusia bere amarekin duen zorra kitatzeko erabiliko luke. Zein zerga tratamendu emango zaio eragiketari Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan, bai berarentzat bai bere amarentzat?

Kapital higigarrien etekinak norberaren kapitalak inori lagatzetik edo edozein motatako erakunderen fondo propioetako partaidetzetatik eratortzen badira, Foru Aldundiko PFEZ ez du onartzen gastu kengarririk; izan ere, kasu horretan ez dago arau orokorraren salbuespenik, zeinaren arabera kapital higigarriaren etekin garbia etekin osoarekin bat datorren. Horrek esan nahi du etekin horien jatorria diren tituluak eskuratzeko edo, kasu honetan gertatzen denez, titulu horien balio izendunaren itzulketa aurreratua eskuratzeko eskatzen diren maileguen interesak ezin direla kengarritzat jo, inongo neurri ez zenbatekotan.

Bestalde, zergadunaren amari dagokionez, bakarrik esan dezakegu kontsultako eragiketak ez duela berarengan eraginik izango.

Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli