saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900005848

Iraupen mugatuko kontratuak amaitzeagatiko kalte-ordaina, PFEZetik salbuetsita al dago?

Ez. Salbuespena aplikatu ahal izateko, ez da nahiko Langileen Estatutuak kalte-ordaina eman dadila agintzea; horretaz gainera, langilearen kaleratzea edo kargugabetzea izan behar da kalte-ordain horren kausa. Beraz, ez daude Zergatik salbuetsita beste arrazoi batzuengatik lortzen diren kalte-ordainak, esate baterako, hitzartutako denbora amaitzea.

Galderan aipatutako kalte-ordainaren sortze-aldia hura ordaindu behar duen enpresarentzat lanean egindako denbora da. Beraz, zergadunak haren gainean % 60ko edo % 50eko integrazio-portzentajea aplikatu ahalko du, bi edo bost urtetik gorako (hurrenez hurren) iraupena duen aldi baterako kontratu bat iraungitzearen ondorioz eskuratzen bada.

Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli