saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900005847

SOVIren ezintasunaren prestazioa eta ezintasunaren ziozko zahartzaroaren prestazioa PFEZtik salbuetsita al daude?

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergatik salbuetsita daude ezintasun iraunkor osoagatik edo ezintasun handiagatik Gizarte Segurantzak edo haren ordezko erakundeek ordaindutako prestazioak, baita ezintasun iraunkor osoagatik ordaindutakoak ere, baldin eta, azken kasu horretan, zergadunak gutxienez 55 urte bete baditu eta ez badu lan-etekinik lortzen lan-jardueraren edo jarduera ekonomikoren bat eginda.

Zahartzaro eta Baliaezintasuneko Nahitaezko Aseguruko (ZBDA) ezintasunagatiko zahartzaro-pentsioei eta ezintasun-pentsioei dagokienez, aseguru hori hondar-araubide bat da, bere legeria berariazkoan eskatzen diren betekizunak betetzen dituzten langileei eta haien eskubidedunei aplikatzen zaiena, ez badute egungo Gizarte Segurantzako Sistemako inongo pentsiorik jasotzeko eskubiderik, eduki dezaketen alarguntasun-pentsioa izan ezik. ZBDA aseguruaren babespean sartzen dira zahartzaro, ezintasun eta alarguntasunaren pentsioak. Pentsio horiek guztiak gaur egun Gizarte Segurantzaren berezko prestazio gisa ulertu behar dira.

Hori dela eta, ZBDAren ezintasunaren pentsioak eta ezintasunaren ziozko zahartzearen pentsioak Gizarte Segurantzaren ezintasun iraunkor osoaren ziozko prestazioen tratamendu berbera jaso behar dute, PFEZ Foru Arauaren salbuespena aplikatzeko ondoreetarako, eta ezintasunaren ziozko ZBDAren pentsioak lotutako eta salbuetsi gabeko lan-etekintzat joko dira.

Loturak

Kontsultak osoa

Itzuli