saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900005843

Zergadunak bere langileentzat “stock options” plan bat ezarrita zuen erakunde batean egin zuen lan. Gaur egun erretiratuta dago eta gainerako aukerak baliatzea planteatu du. Erosketa-aukera horiek baliatzearen ondoriozko errenta beretzat lan-etekin edo ondare-irabazi izango al da?

PFEZa arautzen duen araudiaren arabera, “kontraprestazio eta onura guztiak hartuko dira lan etekintzat, betiere zergadunaren lan pertsonaletik edo hark duen lan-harremanetik edo estatupeko harremanetan zuzenean edo zeharka eratorritakoak badira eta ekonomia-jardueren etekinak ez badira, baita horiek erakunde ordaintzailearentzat lan egiten ez den ekitaldi batean jaso badira ere. Horrez gain, enpresak akzioak ematen badizkie langileei dohainik edo merkatuko ohiko preziotik behera, diruzko ordainsaria sortuko da”.

Ondorioz, kasu honetan erosketa-aukerez baliatzeak zergadunarentzat diruzko lan-etekina sortuko du, aukera hori erakunde ordaintzailearentzat lanean ez dagoen aldi batean baliatu arren, betiere ez bada zuzenean zergadunaren lan-etekinetik datorren errenta bat edo erretiratu zen arte enpresarekin lotzen zuen lan-harremanetik datorren errenta bat.

Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli