saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900005842

Enpresa batek ez die ziurtatuko bere langileei atzerrian egindako lanen ziozko salbuespena; horren ordez, atzerrian egindako lanen, ordainsarien eta egonaldiaren ziurtagiri bat egingo die. Enpresak salbuespena ziurtatzea ukatu al dezake? Nahikoa al da eman dien agiria salbuespena aplikatzeko?

Erakunde ordaintzaileak kalifikatu egin behar ditu langileei ordaintzen dizkien etekinak, horien gainean atxikipenak egiteko, edo ez egiteko, eta urteko laburpenak aurkezteko, eta behar diren ziurtagiriak emateko Hala, sozietateak, ordaindutako etekinak salbuetsiak ez direla irizten badio, atxikipena egin beharko du haietan. Bestalde, zergadunak behin-behinean gehiegi jasanarazitako atxikipenak berreskuratu ahalko ditu (benetan salbuetsitako etekinen gainean praktikatutako atxikipenak baldin badira) eta zergaren autolikidazioan gordailatuko ditu.

Langileek Bizkaian kargatzetik salbuetsita utzi ahalko dituzte beren lana egiteko atzerrian benetan ematen dituzten egunei egotzi ahal zaizkien etekinak, bai eta kanpoan emandako zerbitzuen ondorioz zehazki jasotako ordainsariak ere, gehienez ere urtean 60.100 euroko muga ezarrita, betiere, laburbilduz, honakoak betetzen baldin badira:

  1. Atzerrira egindako lekualdaketak bertan Espainiako egoiliar ez diren enpresa edo erakundeen onurarako edo kanpoan dauden establezimendu iraunkorren onurarako lanak egiteko izan dira; eta
  2. Zerbitzuak ematen dituzten lurraldeak arauz ez baldin badaude kalifikatuta zerga-paradisu gisa eta horietan PFEZaren berdina edo antzekoa den zerga bat aplikatzen bada (azken hori betetzat joko da lanak jasotzen dituen herrialde edo lurraldeak hitzarmen bat badauka sinatuta Espainiarekin, zergapetze bikoitza saihesteko, eta, bertan, informazioa trukatzeko klausula bat jasotzen bada).

Lehen baldintzari dagokionez, sozietate egoiliarrak atzerrian egindako erosketekin edo ondasun- eta zerbitzu-hornidurarekin zerikusia duten lanek (beste batzuen artean) ezin dute salbuespena justifikatu, atzerrian egiten badira ere, berarentzat lan egiten duen erakundearen onurarako egiten direlako.

Loturak

Kontsulta osoa

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Bizkaiako Foru Ogasuna

Itzuli