saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900005841

Zergaduna atzerrira lekualdatu du bere enpresak, atzerrian eskatu zaizkien lan proiektuak egiteko bezeroei. Errenta hori atzerrian egindako lanen zioz salbuetsita al dago?

Zerga-egoitza Bizkaian duen langileek bere PFEZ aitorpenean sartu behar dituzte materialki atzerrian egiten dituzten lanen ondorioz jasotzen dituzten etekinak.

Bestalde, zergadunak atzerrian emandako zerbitzuen ondoriozko etekinen gaineko salbuespena aplikatu ahalko du, betiere, besteak beste, bere atzerrirako lekualdaketak enpresa edo erakunde ez egoiliarren onurarako han egindako lanen zioz egin badira edo atzerrian dauden establezimendu iraunkorren onurarako. Izan ere, PFEZ Foru Arauko 9.17 artikulua ezin da aplikatu atzerrirako lekualdaketak lan egiten duen konpainia egoiliarraren intereserako zerbitzuak emateko egin badira.

Kontsultatutako prestazioen helburua bezero edo eskari berriak lortzea bada, eta ez bada enpresa atzerritarrarentzat balio erantsirik sortzen, Bizkaian egoiliarra den sozietatearen alde atzerrian egindako merkaturatze-lanei buruz ariko ginateke eta ezingo litzateke salbuespena aplikatu.

Loturak

Kontsulta osoa

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Bizkaiako Foru Ogasuna

Itzuli