saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900005840

Bizkaiko egoiliar batek Suitzako Konpentsazio Kutxaren eskutik kobratutako ohiko zahartze-pentsioaren zergapetzea

PFEZaren zergapetze bikoitza saihesteko Espainiako Estatuaren eta Suitzako Konfederazioaren artean 1966ko apirilaren 26an sinatutako nazioarteko hitzarmenean araututakoa bete beharko da. 18. artikuluaren arabera, zergadunak Suitzako Konpentsazio Kutxaren eskutik jasotzen duen pentsioa Bizkaian soilik zergapetu daiteke, bere ohiko egoitza lurralde historiko horretan duelako, hain zuzen ere.

Dena den, pentsio hori zuzenean edo funts berezi baten kargura estatu suitzarrak, haren azpiatal politiko edo tokiko erakunde batek, erakunde autonomo edo estatu horretako eskubide publikoko pertsona juridiko batek (Suitzakoa) ordainduko balu, hari eskainitako zerbitzuen truke, eta agertutakoak nazionalitate suitzarra edukiko balu, Hitzarmen Hispaniar Suitzarraren 19. artikuluan xedatutakoari jarraiki, zergen menpe jatorrizko herrialdean (hau da, Suitzan) besterik ezin liteke jarri eta, horri dagokionez, ez lituzke Bizkaian zergak ordaindu beharko.

Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli