saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900005838

Kooperatibista bati ezintasun iraunkor osoa aitortu diote eta GSINren pentsioa kobratzen du kontzeptu horren zioz, baita bazkide zen enplegu BGAE baten ezintasun-prestazioak ere, eta, 61 urte bete arte, kooperatibaren hileroko laguntza.

PFEZetik salbuetsita daude zergadunak Gizarte Segurantzatik eta lan egiten duten kooperatibako enplegu BGAEtik jasotzen dituen prestazioak, PFEZ Foru Arauko 9.3 artikuluan aurreikusitako mugekin (salbuetsitako zenbatekoaren muga Gizarte Segurantzak ezintasun iraunkor osoagatik aitortzen duen gehieneko prestazioaren zenbatekoa izango da).

Adierazitako kontzeptuaren ziozko gaindikina lan-etekin gisa zergapetuko da, eta, halakorik badago, BGAEren eskutik jasotzen duen prestazioan sortutzat joko da.

Kontsulta-egileak ez du kontsultaren xedea den salbuespena eskuratzeko eskubidea galduko 2014an (irailean 61 urte bete arte) langile zen kooperatibatik hileko laguntza jasotzeagatik, baldin eta laguntza hori izaera aktiboko lan jarduerak edo parekoak benetan gauzatzetik datorrela ondorioztatzen ez bada.

Logikoa denez, laguntza hori ez dago PFEZetik salbuetsita.

Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli