saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900005834

Zergaduna 2013ko maiatzean lekualdatu zen Bizkaira, eta, beraz, Bizkaiko zergadun izaera dauka. Ordura arte, AEBko unibertsitate publiko batean bizi eta lan egin zuen eta bertan pentsio-plan bat zeukan. Orain, zergadun bizkaitarra izanik, plan horretako dirua kobratzen du. Nola zergapetu behar du?

AEBren eta Espainiaren arteko hitzarmenaren arabera, zergadunak nazionalitate espainiarra duenez, Espainiako egoiliarra denez, eta plan horretatik kobratzen dituen zenbatekoak pentsio kontzeptuan sartzen direnez (kontzeptu hori OCDEren Hitzarmeneko Ereduko oharretan definitzen da), Bizkaian soilik ordaindu behar ditu zergak, ez baitu Gizarte Segurantzaren edo kudeaketa publikoko funtsen eskutik kobratzen sektore pribatuari emandako zerbitzuen zioz. Pentsiotzat jotzen ez bada, bi estatuetan zergapetu ahalko du.

Loturak

Kontsulta osoa

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Bizkaiako Foru Ogasuna

Itzuli