saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005670

Nola ordaintzen ditu zergak Eroskiren menpeko finantza ekarpenen (EMFE) titularrei eskaini zaien trukaketak?

Eroskik eskaini duen trukaketaren baldintzak:

EMFE ekarpenak menpeko obligazioekin trukatzea. Menpeko obligazioon ezaugarriak: EMFE ekarpenen balio izendatuaren % 55eko balioa; 12 urteko hasierako epemuga; urteko korrituak jasotzeko era: Euribor gehi hiru (3) puntu; gehi trukatzen diren EMFE ekarpen horien balio izendatuaren % 15a esku-dirutan kobratzea, eta horiekin batera, hala denean, azken ekitaldiari dagozkion urteko korrituak ere; eta azkenik, trukatzen diren EMFE ekarpenen balio izendatuaren % 30eko kita onartzea.

Zerga-ordainketa

Trukaketa gertatzen den unean, trukaketa egiten den une horretan jasotzen den balioaren (eskuratzen diren menpeko obligazioak gehi esku-dirutan jasotzen den zenbatekoa) eta finantza ekarpenen jatorrizko eskuratze-balioaren arteko aldearen ziozko atxikipenik ez duen kapital higigarriaren errendimendua ere gertatzen da.

Baldin eta emaitzako kapital higigarriaren errendimendua negatiboa bada, ekitaldiko aurrezpenaren Oinarriari dagozkion errendimendu positiboekin konpentsatuko da, eta hala ere emaitza negatiboa bada, interesatuak bi aukera izango ditu:

  • Jasotzeke uztea, hurrengo lau (4) ekitaldietan aurrezpenaren Oinarriari dagozkion errendimenduekin edo irabaziekin konpentsatze aldera.
  • Edo, bestela, ekiataldiko aurrezpenaren Oinarriaren ondareari dagozkion irabaziekin konpentsatze aldera.
Adibidea:
  1. Pertsona batek Eroskiren finantza ekarpen batzuk eskuratu zituen 2007. urtean. Ekarpenon zenbatekoa 10.000 eurokoa izan zen. 2016. urtean, menpeko obligazioekin trukatu zituen finantza ekarpenok, ondoko balorazio honekin: 5.500 euro gehi esku-dirutako 1.500 euro. Horrezaz gainera, 300 euro jaso zituen, azkeneko ekitaldiari zegozkion korrituen kariz.
    Zerga-ordainketa:
    • Trukaketa: atxikipenik ez duen kapital higigarriaren errendimendua; horren zenbatekoa: - 3.000 € (7.000 €- 10.000 €).
    • Jaso diren korrituak (300 €): aurreko errendimendu negatiboarekin konpentsagarria.
  2. Baldin eta aurreko kasuan zergadunak 2016ko ekitaldian beste errenta batzuk baditu:
    • Kapital higigarriaren errendimendua, 3.500 euroko dibidenduen araberakoa (1.500 euro salbuetsita daudenez, konputatu behar den errendimendua 2.000 eurokoa da).
    • Aurrezpenaren oinarriaren ondareari dagokion 900 euroko irabazi garbia, akzio batzuk saltzeagatik.

    Nola konpentsatu behar da trukaketaren ondoriozko errendimendu negatiboa?

    • Lehenbizi, trukaketaren emaitzako errendimendu negatiboa konpentsatu behar da (- 3.000 €) aurrezpenaren oinarriari dagozkion errendimendu positiboekin (dibidenduetatik hartzen den 2.000 euroko zenbatekoa).
    • Emaitza: - 700 €
      • Ondokoak egin daitezke jasotzeke dagoen errendimendu positiboarekin:
      • Jasotzeke uztea, hurrengo lau (4) ekitaldietako aurrezpenaren oinarriari dagozkion errendimendu positiboekin konpentsatze aldera.
      • Edo, bestela, aurrezpenaren oinarriaren ondareari dagokion irabaziarekin konpentsatzea (900 €). Kasu horretan, honen murrizketa lortuz: 900 € -700 € = 200 €.
Loturak

13/2013 FORU ARAUA.Hogeita zazpigarren eta hogeita zortzigarren xedapen gehigarriak.

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli