saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005638

Nola ezartzen da subjektu pasiboaren inbertsioa (SPI) fakturetan eta BEZaren ereduetan?

Igorlea
  • Igorleak BEZik gabe egin behar du faktura, BEZaren Foru Arauko 84.Bat.2.f) artikuluan ezarri den bezala.
  • BEZaren ereduetako “Eragiketa zehatzak” atalean sartu behar du, lauki honetan: “Subjektu pasiboaren inbertsioaren ondoriozko eragiketak, likidazioan agertzen ez direnak”.
Hartzailea
  • Hartzaileak ez du egin behar autofaktura; BEZaren karga bere buruari jasanarazi behar dio eta gero, eskubidea edukiz gero, kendu.
  • BEZaren jasanarazpena “Subjektu pasiboaren inbertsioak sortutako BEZ” eremuan egin behar du.
  • BEZaren kenkaria “BEZ kengarria barruko eragiketetan” eremuan aplikatu behar du, BEZ kengarri gehienekin batera.
Loturak

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli