saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005590

Zein agiri aurkeztu behar dira 576 edo 05 ereduarekin batera?

  • 576 eredua. Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Berezia. Autolikidazioa.
  • 565 eredua. Zenbait garraiobideren gaineko zerga berezia. Autolikidazioa. (itsasontziak eta aireontziak)
  • 05 eredua. Zenbait Garraiobideren gaineko Zega Berezia. Zergapean ez egoteko eta salbuesteko eskabidea.
  • 06 eredua. Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Berezia. Aitorpena (Salbuetsitakoak eta zergapean ez daudenak, aurretiazko onarpenik Gabe)
576 eredurako beharrezko dokumentazioa

Aurrez aurre aurkeztea: 576 eredua ibilgailuen atalean izapidetzeko (Bizkaiko Foru Ogasuna, Basurtuko Kaputxinoen kalea 4), hauek erantsi beharko dira:

  • Fakturaren jatorrizkoa eta fotokopia eta ibilgailuaren fitxa teknikoa, kasu guztietan; gainera, kasu bakoitzean behar den dokumentazioa, inprimakian adierazten dena.
  • Atzerriko ibilgailuen kasuan, hauek ere aurkeztu beharko dira:
    • Jatorriko herrialdeko zirkulazio-baimena,
    • Saltzailea identifikatzen duen dokumentua
    • Banku-transferentzia edo ordaintzeko moduaren egiaztapena
    • Ibilgailua Bizkaian sartzeko moduaren eta ordainketaren egiaztapena (asegurua, garraio-dokumentua)
  • Gainera, zergapekoa ez badago identifikatuta Bizkaiko Foru Ogasunaren datu-basean, IFZren fotokopia behar da.
  • Familia ugari gisa kalifikatuta daudenen erabilera esklusiborako baino ez diren ibilgailuetan zerga-oinarria kendu ahal izateko, erakunde eskudunak emandako familia ugariaren titulua aurkeztu behar da. Lau urtetan zehar baldintza berdintsuetan eskuratutako ibilgailu batean matxura konponezina geratzen bada, aseguru-konpainiaren ziurtagiria

Joko, Ibilgailu eta Aseguru-primen Ataleko erakusmahaia erabili ordez, baimendutako gestoriek eta partikularrek eskaneatutako dokumentazioa vehículos@bizkaia.eus postontzira bidal dezakete, besteak beste, matrikulazio-zerga (576) izapidetu ahal izateko.

Dokumentazioa jaso ondoren, berrikusi egingo dugu, eta, hala badagokio, egindako ereduak bidaliko ditugu, helbide honetatik: vehículos@bizkaia.eus

Aurkezpen telematikoa: Baimendutako gestoriek eta aurkezleek telematikoki aurkeztu beharko dute, Bizkaibairen bitartez. 576 ereduarekin batera, dokumentu hauek bidali beharko dituzte:

  • Zergapekoaren identifikazio fiskaleko zenbakiaren txartelaren kopia.
  • Ikuskapen teknikoaren txartelaren kopia.
  • Garraiobidea eskuratzeko fakturaren kopia.

Era berean, hala badagokio, dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

  • Leasing kontratuaren kopia.
  • 309 eredua: « Balio erantsiaren gaineko zergaren ez-aldizkako likidazioa » diru-sarrera egin ondoren.
  • Inportazioaren zerga egiaztatzeko agiria, Europar Batasunetik kanpo eskuratutako ibilgailua bada.
565 ereduaegiteko dokumentazioa-Zenbait garraiobideren gaineko zerga berezia (itsaontziak eta airontziak matrikulatzeko zerga)

Aurrez aurre aurkeztea: 565 eredua ibilgailuen atalean izapidetzeko (Bizkaiko Foru Ogasuna, Basurtuko Kaputxinoen kalea 4), hauek erantsi beharko dira:

  • Fakturaren jatorrizkoa eta fotokopia eta itsasontziaren edo aireontziaren fitxa teknikoa, kasu guztietan; gainera, kasu bakoitzean behar den dokumentazioa, inprimakian adierazten dena.
  • Atzerriko itsasontzi edo aireontzien kasuan, hauek ere aurkeztu beharko dira:
    • Itsasontziaren jatorriko herrialdeko dokumentazioa.
    • Saltzailea identifikatzen duen dokumentua
    • Banku-transferentzia edo ordaintzeko moduaren egiaztapena
    • Ibilgailua sartzeko moduaren eta ordainketaren egiaztapena (asegurua, garraio-dokumentua)
  • Gainera, zergapekoa ez badago identifikatuta Bizkaiko Foru Ogasunaren datu-basean, IFZren fotokopia behar da.

Joko, Ibilgailu eta Aseguru-primen Ataleko erakusmahaia erabili ordez, baimendutako gestoriek eta partikularrek eskaneatutako dokumentazioa vehiculos@bizkaia.eus postontzira bidal dezaket

Dokumentazioa jaso ondoren, berrikusi egingo dugu, eta egindako eredua helbide honetatik bidaliko dugu, hala badagokio:

05 eredurako beharrezko dokumentazioa- Zenbait garraiobideren gaineko zerga berezia. Salbuesteko eta zergari lotuta ez egoteko eskabidea.

Aurrez aurre aurkeztea: Matrikulazio-zergatik salbuesteko edo zerga horri lotuta ez egoteko baimena emateko (ibilgailuak, itsasontziak edo aireontziak), aldez aurretik Foru Ogasun honek aitortu ondoren, 05 tributu-eredua aurkeztu behar da, behar bezala beteta, ibilgailuen atalean (Bizkaiko Foru Ogasuna, Basurtuko Kaputxinoen kalea 4).

  • Ibilgailuen kasuan, dokumentazio hau ere aurkeztu beharko da:
  • Ibilgailuaren erosketaren faktura
  • Ibigailuaren dokumentazioa (fitxa teknikoa)
  • Titularraren NANaren fotokopia.

Salbuespena arrazoi hauengatik bada, horrez gainera:

  1. Desgaitasuna. Desgaitasunaren ziurtagiria, gradua adierazita (% 33koa edo hortik gorakoa). Zehaztu behar da zer desgaitasun mota den, edo pertsonaren mugikortasunari eragiten dion (Bizkaiko Foru Aldundiaren desgaitasun-ziurtagirian eta minusbaliotasuna duen pertsonaren gidabaimenean zehazten da hori).
  2. Taxi-gidaria: Taxiaren udal-lizentzia (ez da eskatzen EJZn alta emanda egotea). Nahi beste ibilgailu izan daitezke salbuetsita, betiere taxi-jarduerarako erabiltzen badira.
  3. Alokairuko jarduerak benetan eta modu esklusiboan egitea: Epe laburreko alokairuak dira. EJZn alta alokairuko jardueran, eta jardueraren memoria (eskatzen den lehenengo aldia bada).
  4. Esklusiboki gidariei irakasteko erabiltzen diren ibilgailuak. Eraberritzearekin IAT txartela aurkeztuko dute (aginte bikoitzekoa).

Joko, Ibilgailu eta Aseguru-primen Ataleko erakusmahaia erabili ordez, baimendutako gestoriek eta partikularrek eskaneatutako dokumentazioa vehiculos@bizkaia.eus. postontzira bidal dezakete, matrikulazio-zerga (M05) salbuesteko eskaera izapidetu ahal izateko.

Dokumentazioa jaso ondoren, berrikusi egingo dugu, eta, hala badagokio, egindako ereduak bidaliko ditugu, helbide honetatik: vehiculos@bizkaia.eus.

06 eredua egiteko dokumentazioa-Zenbait garraiobideren gaineko zerga berezia. Salbuesteko eta zergari lotuta ez egoteko eskabidea, aldez aurretik aitortu gabe.

Aurrez aurre aurkeztea: 06 eredua ibilgailuen atalean izapidetzeko (Bizkaiko Foru Ogasuna, Basurtuko Kaputxinoen kalea 4), hauek erantsi beharko dira:

  • Zergapekoaren identifikazio fiskaleko zenbakiaren txartelaren kopia.
  • Ikuskapen teknikoaren txartelaren kopia.
  • Garraiobidea eskuratzeari buruzko fakturaren kopia.

Aurkezpen telematikoa: Gestoriek telematikoki aurkeztu beharko dute, Bizkaibairen bitartez. Eredua guztiz betetzeko, baimendutako aurkezleak aurreko paragrafoan adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko du, ereduarekin batera, erakusmahaian.

Joko, Ibilgailu eta Aseguru-primen Ataleko erakusmahaia erabili ordez, baimendutako gestoriek eta partikularrek eskaneatutako dokumentazioa vehículos@bizkaia.eus postontzira bidal dezakete. Aurkezpenari oniritzia eman ondoren, M06 bidaliko da, CEM kodearekin.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli