saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005463

Salbuespenari uko egitea

Ondoko kasuetan subjektu pasiboak salbuespenari uko egin diezaioke, arautegian ezarritakoarekin bat etorriz (modua eta baldintzak), baldin eta eskuratzailea subjektu pasiboa bada, bere jardueran ari bada eta eskuraketan jasandako zerga-karga (osorik edo zati bat) kentzeko eskubidea onartu bazaio:

  • Eraikigarriak ez diren lurrak ematea.
  • Konpentsazio batzordeei lurrak ematea eta batzorde horien adjudikazioak.
  • Eraikuntzen bigarren emateak eta hurrengoak.

Berezitasunak:

  • Ezin zaio aplikatu errentamenduaren salbuespenari.
  • Eragiketa bakoitzeko egin behar da.
  • Erosleari jakinarazpen sinesgarria egin behar zaio ondasunak eman aurretik edo aldi berean.
  • Erosleak sinatutako aitorpen baten bidez justifikatu behar da. Bertan erosleak adierazi beharko du subjektu pasiboa dela eta jasandako zerga-karga osorik edo zati batean kentzeko eskubidea daukala.
Loturak

BEZaren 7/1994 FAko 20.Bi art.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli