www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005427
Enpresaburu batek bere enpresa-ondarearen zati bat eskualdatu du 1.000.000 eurogatik. Ondare zatia ez da unitate ekonomiko autonomoa. Enpresa-ondareko ondasun hauek eskualdatu ditu: lokal bat, 500.000 eurotan baloratua; makina batzuk, 200.000 eurotan baloratuak; hainbat salgai, 600.000 eurotan baloratuak. Nola kalkulatu behar dira eskualdaketa honen zerga-oinarriak?
 
Eskualdatutako ondareko ondasunen merkatuko balioa: 500.000 + 200.000 + 600.000 = 1.300.000.
Ondasun bakoitzaren zerga-oinarria:
- Lokala = (500.000/1.300.000) x 1.000.000 = 384.615,38 (*)
- Makinak = (200.000/1.300.000) x 1.000.000 = 153.846,15
- Salgaiak = (600.000/1.300.000) x 1.000.000 = 461.538,47
Guztira: 1.000.000,00
(*) Lokalaren eskualdaketa salbuetsita dago, uko egin ezean.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli