www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005424

Enpresaburu batek 1.000 eurotan baloratutako inprimagailu berria erosi du; horretarako 800 euro ordaindu ditu eta inprimagailu zaharra, merkatuko balioa 300 eurotan ezarrita daukana, eman du. Zenbatekoa da zerga-oinarria?


  

Alde batetik ordaindutako kopurua sartu behar da, 800 euro, eta beste batetik inprimagailu zaharraren merkatuko balioa, 300 euro; beraz, guztira zerga-oinarria 1.100 eurokoa da.

Zerga-oinarria inprimagailu berriaren prezioa baino gehiago da, arauak ezartzen baitu ondoko bi hauetatik handiena izan behar dela:

  • ordaindutako diru kopuruaren eta alderdiek itundutako inprimagailu zaharraren balioaren batura
  • inprimagailu berriaren merkatuko balioa

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli