www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005421
Lokal bat 300.000 eurotan erosteko kontratua sinatu da. Lokalaren ematea ekainean formalizatzea hitzartu da. Prezioa honela ordainduko da: martxoan 100.000 euro (eta korrituak: 1.000 euro), ekainean 100.000 euro (eta korrituak: 1.500 euro) eta abuztuan 100.000 euro (eta korrituak: 1.600 euro). Zer kontzeptu sartzen dira zerga-oinarrian?
 
Zerga-oinarrian sartu behar dira:
- Martxoan: 101.000 euro (korrituak barne, zergaren sortzapenaren aurrekoak dira eta).
- Ekainean: 200.000 euro (ekainean ordaindutako 100.000 euroak eta abuztuan ordainduko diren beste 100.000 euroak). Lokala ematean ordaindu gabeko kopuruaren gaineko BEZa sortu da; ordutik aurrera sortutako korrituak ez dira sartu behar zerga-oinarrian.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli