saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005415

Zer da subjektu pasiboaren inbertsioa eta noiz gertatzen da?

Subjektu pasiboaren inbertsioa gertatzen denean subjektu pasiboa eragiketaren hartzailea da, hau da, ondasuna erosten edo zerbitzua jasotzen duena, saltzailea edo zerbitzugilea izan beharrean, ohikoa den bezala. Subjektu pasiboaren inbertsioa egiteko ezinbestekoa da ondasunaren edo zerbitzuaren hartzailea enpresaburua edo profesionala izatea eta hala aritzea.

Subjektu pasiboaren inbertsioa gertatzen da eragiketa hauetan:

  • Zergaren aplikazio-lurraldean ez dauden pertsonek edo erakundeek egiten dituzten eragiketak.
  • 325etik gora milareneko urrearen emateak, landu gabe zein erdilanduta.
  • Industriako hondakin berrien eta galdaketako hondakin eta hondarren emateak.
  • Gasa edo elektrizitatea ematen denean, edo beroa edo hotza berokuntza edo hozketa sareen bitartez, baldin eta eragiketa Zergaren aplikazio-lurraldean gertatutzat jotzen bada, hornitzailea ez badago bertan finkatuta, eta hartzailea ez bada aritzen enpresaburu ez profesional modura, halakoa izan arren, eta lurraldean identifikatuta badago.
  • Ondoko xedeetako bat duten zerbitzugintzak: berotegi efektuko gasak emititzeko eskubideak, halako gasen emisio-murrizpen ziurtatuak eta gas horien murrizketa-unitateak.
  • Konkurtso-prozesu baten ondorioz egiten diren emateak.
  • BEZaren Legeko 20.1 artikuluko 20. eta 22. idatz-zatietan aipatzen diren emate salbuetsiak, subjektu pasiboak salbuespenari uko eginez gero.
  • Ondasun higiezin baten gainean eratutako bermea exekutatzearen ondoriozko ondasun-emateak. Hori dela eta, bermea exekutatzen da ondasun higiezina eskualdatzen denean bermatutako zorra osorik edo zati bat azkentzearen trukean edo eskuratzaileak zorra azkendu beharra hartzearen trukean.
  • Obrak egiten direnean, materialak ekarrita zein ekarri gabe; halaber, obrak egiteko langileak lagatzen direnean sustatzailearen eta kontratistaren artean zuzenean formalizatutako kontratuen ondorioz, baldin eta obraren xedea lurrak urbanizatzea edo eraikinak eraikitzea edo birgaitzea bada.
  • Errentariak negozio-lokala birgaitzea. Birgaikuntza-lanak birgaitzailearen eraikinetan zein hirugarrenen eraikinetan egin daitezke.

2015eko apirilaren 1etik aurrera subjektu pasiboaren inbertsioa gertatzen den kasu gehiago ezarri dira (84.Bat.2.g artikulua) eta ondorioz ondoko ondasunen emateetan zergaren subjektu pasibo izango dira hartzaileak:

  • Zilarra, platinoa eta paladioa, gordinean, hautsa edo erdilanduta; honelako ondasun-ematetzat joko da metal horiek eskuratzen dituzten enpresaburuek eta profesionalek eraldakuntza-jardueren ondoren ematea. Ezin dira izan ondasun erabilien, arte objektuen, antzinateko objektuen eta bilduma-objektuen araubide berezia aplikatzen zaien produktuak.
  • Sakelako telefonoak.
  • Bideo-jokoen kontsolak, ordenagailu eramangarriak eta tableta digitalak.
  • Azken bi puntuetan ezartzen dena aplikatzeko ezinbestekoa da hartzailea izatea:
    • Halako ondasunak birsaltzen dituen enpresaburua edo profesionala, ematearen zenbatekoa gorabehera.
    • Aipatu diren enpresaburuak eta profesionalak ez beste batzuk; kasu honetan ezinbestekoa da halako bati egindako aurreko ondasunen emateen guztirako zenbatekoa, faktura bakar batean bildutakoena, 10.000 euro baino gehiago izatea, Balio Erantsiaren gaineko Zerga zenbatu gabe.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli