saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005413

Egoilarrak ez daudenen subjektu pasiboaren inbertsioa: adibideak

Espainian egoiliartuta ez dagoen abokatu belgikar batek Espainiako enpresa bati egindako zerbitzuak:

BEZaren kargapean daude Espainian, eta Espainiako enpresa da subjektu pasiboa, inbertsioagatik.

Ez Penintsulan ez Balearretan egoiliartuta ez dagoen enpresaburu frantziar batek Alemaniako enpresa bat kontratatu du egiten dituen produktuen erakusketa antolatzeko Madrilen. Gainera Portugalgo enpresa bat kontratatu du erakusketara sartzeko txartelen salmenta-zerbitzua egiteko.

Erakusketa antolatzeko zerbitzua non egin den ezartzeko BEZaren Legeko 69.1 artikuluko arau orokorra aplikatu behar da; beraz, zerbitzua ez da zergaren aplikazio-lurraldean. Sarrerak saltzeko zerbitzua non egin den ezartzeko 70.Bat.3 artikuluko arau berezia aplikatu behar da, eta horren arabera zerbitzugintza materiala gertatu den tokian egin da. Beraz, ez zerbitzua egin duena ez hura jaso duena ez daudenez egoiliartuta zergaren aplikazio-lurraldean, sarrera-salmentaren zerbitzua egin duena da subjektu pasiboa.

Espainian egoitzarik ez daukan enpresaburu alemaniar batek hainbat salgai dauzka gordailatuta Teruelgo industria nabe batean. Salgaiok Frantziako enpresaburuei bidaltzen dizkie; berak garraiatzen ditu Espainiatik Frantziara.Enpresaburu frantziarrek Frantziako IFZ/BEZ jakinarazten diote enpresaburu alemaniarrari.

Enpresaburu alemaniarrak egiten dituen Batasunaren barruko ondasun-emateak Espainiako BEZaren kargapean daude eta ez daude horretatik salbuetsita. Zergaren subjektu pasiboa enpresaburu alemaniarra da, ez baitago inbertsiorik, eta beraz berak bete behar ditu ondasun-emateari dagozkion betebehar formalak: faktura egin, laburpen-aitorpena, etab. Argitu behar da Teruelgo industria nabea ez dela establezimendu iraunkorra enpresaburu alemaniarrarentzat. Halakoa izan dadin, nabearen (edo bertako zati jakin baten) jabea, errentaria edo gozamenduna izan behar da.

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli