saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005411

Nortzuk dira BEZaren subjektu pasiboak?

Ondasun-emate edo zerbitzuak egitean

Orokorrean, zergaren kargapean dauden ondasun-emateak edo zerbitzuak egiten dituzten enpresaburuak eta profesionalak.

Ondasunak errentatzen dituztenak enpresaburuak dira BEZaren ondoreetarako.

Enpresari edo profesionaltzat jotzen dira:

  • Enpresa edo lanbide jarduerak gauzatzen dituzten pertsonak edo erakundeak, dohaineko ondasun-emateak eta zerbitzugintzak bakarrik egiten dituztenak izan ezik.
  • Merkataritza-sozietateak, kontrakoa frogatu ezean.
  • Ondasunen errentatzaileak.
  • Nahiz eta noizean behin izan, adjudikaziorako edo lagapenerako lurren urbanizatzaileak, sustatzaileak, eraikitzaileak eta birgaitzaileak.
  • Europar Batasuneko beste estatu baterako garraiobide berria ematen duten partikularrak (emate horretarako ondorioetarako baino ez).

Batasunaren barruko ondasun-eskuraketa eta ondasunen inportazioetan

  • Batasunaren barruko ondasun-eskuraketetan, Orokorrean, subjektu pasiboa izango da, zergaren kargapean dauden ondasun-emateak edo zerbitzuak erosten dituzten enpresaburuak eta profesionalak.
  • Inportazioetan, inportatzaile subjektu pasibo izango da, bere baldintzaren eta ondasunak zuzentzen dituen helburuaren independentziarekin

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli