www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005266

Noiz ordaindu behar dute zerga?


  

Zerga-egoitza Bizkaian duten subjektu pasiboek bertan bakarrik ordainduko dute zerga, kasu honetan izan ezik: aurreko urtean egindako eragiketen guztirako bolumena 10 milioi eurotik gorakoa izan bada (honelako kasuetan Ekonomia Itunean arautzen dena aplikatzen da).

Zergaduna pertsona fisikoa bada, zerga-egoitza ohiko etxebizitza da (ohiko etxebizitza zein den zehazteko PFEZaren arauak aplikatzen dira).

Pertsona juridikoen zerga-egoitza sozietatearen egoitza da, baldin eta bertan zentralizatuta badaude administrazio-kudeaketa eta negozioen zuzendaritza.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli