Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005261
Nekazaritza, abeltzaintza, basozaintza edo arrantzako ustiapenaren tituluduntzat hartuko da produktu naturalak, landareetatik edo animalietatik eratorritakoak eta bere laborantzetatik, ustiapenetatik edo ehizatik eratorritakoak zuzenean lortzen dituena.
Honako jarduerak sartzen dira, beste batzuen artean: loreak, espeziak, haziak etab. landatzea, berotegietan bada ere; lurraren ustiapenari lotutako abeltzaintza, hegazti hazkuntza, erlezaintza, untxi hazkuntza, Serikultura eta ehiza-espezieen hazkuntza barne; basogintza; ur gezako arrantzaren ustiapenak; moluskuen eta krustazeoen haztegiak eta arrain haztegiak.
Ustiapenen tituludunek normalean beren ustiapenetan erabiltzen dituzten baliabideekin hirugarren batzuei eskaintzen dizkieten zerbitzu osagarriak araubide berezian sartzen dira, betiere hartzaileen nekazaritza, basozaintza, abeltzaintza edo arrantzako ekoizpenari mesede egiten badiote. Eskainitako zerbitzuak osagarritzat hartzen dira aurreko urtean zehar beren zenbatekoak ez badu ustiapeneko eragiketen bolumen osoaren % 20 gainditu.
Honakoak lirateke zerbitzu osagarriak, beste batzuen artean: landaketa, ereintza, laborantza, bilketa eta garraioa; produktuak paketatzea eta egokitzea; animaliak haztea, zaintzea eta gizentzea; laguntza teknikoa; lanabesak eta makinak alokatzea; landare eta animali kaltegarriak kanporatzea; ureztatzeko eta drainatzeko instalazioak ustiatzea; basogintzako zerbitzu osagarriak, esate baterako zuhaitzak errotik moztea, bakantzea, ezpaltzea, azalgabetzea eta basoak garbitzea.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.