saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005141

Nola bete behar da erreserbak ez betetzeagatiko integrazio-taula?

Laguntzarako programan erlaitz bat agertuko da, “Benetako kuota likidatu – kalkulatu” pantailan. Bertan zergapekoak 51., 52. eta/edo 53. artikuluetako baldintzetako bat ez betetzeagatik integratu behar dituen kenkari guztiak adierazi beharko ditu.

Zerga-oinarrian kenkaria sortu zen ekitaldia kontsignatu beharko du eta kenkaria zein artikulutan ageri den ere adierazi beharko du: 51, 52 edo 53. Ez betetzearen arrazoia (artikulu bakoitzaren arabera dagokion aukera), orain sartu behar duen kenkariaren zenbatekoa, araudiak eskatzen dion korritua edo emendatzea eta aurreko bien batuketa ere adierazi beharko ditu, itzuli behar duen guztizkoa hori izango delarik.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli