saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005140

Noiz sortzen da “Ekintzailetza sustatzeko eta ekoizpen jarduera sendotzeko erreserba berezia”?

Sozietateen gaineko Zergari buruzko 11/2013 Foru Arauaren 53. artikuluari jarraiki, zergadunek ekintzailetza eta ekoizpen jarduera sendotzeko erreserba berezi bat izateko bideratutako kontabilitate-emaitza positiboaren zenbatekoaren % 60an murriztu ahalko dute beren zerga-oinarria. Gainera, kenkari horrek ezingo du gainditu zergaldiko zerga-oinarriaren % 45.

Horrenbestez, emaitzaren banaketan ekintzailetza eta ekoizpen jarduera sustatzeko erreserba berezirako diru kopuru jakin bat jarri bada, laguntzarako programak automatikoki sortuko du “BIn sortutako kenkariaren zenbatekoa”, arestian aipatutako mugak kontuan hartuta.

Bestalde, zergadunak ekitaldi honetako ondore fiskaletarako ondare garbiaren berri eman beharko du, 47.2 artikuluari jarraiki kalkulatua; izan ere, mikroenpresen eta enpresa txikien kasuan ekintzailetza eta ekoizpen jarduera sustatzeko erreserba bereziaren saldoak ezingo du gainditu zergadunaren ondore fiskaletarako ondare garbiaren % 50.

Ondoren, gehienez 3 urteko epean, erreserba berezirako jarritako diru kopurua 11/2013 Foru Arauaren 53.2 artikuluan adierazitako helburuetako batetarako erabili beharko da.

Horrez gain, laguntzarako programan jakinarazi beharko da, “gauzatu nahi den elementua” eta “ekitaldi honetan gauzatutako zenbatekoa” eremuen bidez

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli