Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005022
Fakturazio Betebeharren Araudia onetsi duen urtarrilaren 22ko 4/2013 Foru Dekretuaren arabera (BAO, urtarrilaren 29koa) profesional eta enpresaburu guztiek egin behar dituzte fakturak eta haien kopiak.
26. 1 artikulua: “Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergadunek enpresa edo lanbide jardueren ondorioz etekinak lortzen badituzte eta etekin horiek zuzeneko zenbatespenaren metodoan zehazten badituzte, euren jardueran ari direla egiten dituzten eragiketen zioz fakturak eta haien kopiak luzatu behar dituzte, eta luzatu ere araudi honetan ezarritakoaren arabera, dena delakoa Balio Erantsiaren gaineko Zergaren ordainketarako duten araubidea”.
Makina erregistratzailerik ez eduki arren, fakturak egin behar dituzte, erraztuak badira ere. Tiketek ez dute balio.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.