saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004973

Errenta geroratuak, jaraunspen, legatu nahiz beste edonolako oinordetza-tituluren baten bidez eskuratu ez direnak.

Errenta geroratuak, biziartekoak edo aldi batekoak jasotzen direnean, higigarrien kapitalaren etekintzat joko da hurrengo a) eta b) letretan ezarritako portzentajeak urteko bakoitzari aplikatuz ateratzen dena, errenta eratu arte lortutako errentagarritasunaz areagoturik.

Aldi baetko errentak. Ehunekoak, zeinak aldaezin mantenduko baitira kontratuaren iraupen osoan zehar, honakoak izango dira:

  • Ehuneko 12, errentaren iraupena 5 urte edo txikiagoa denean.
  • Ehuneko 16, errentaren iraupena 5 urtetik gorakoa eta 10 urtekoa edo txikiagoa denean.
  • Ehuneko 20, errentaren iraupena 10 urtetik gorakoa eta 15 urtekoa edo txikiagoa denean.
  • Ehuneko 25, errentaren iraupena 15 urtetik gorakoa denean.

Errentagarritasuna = (unean uneko finantza balio aktuariala – ordaindutako primak)/ aldi batekoetan kontratatu diren urteak.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli