saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900004947

Irabazpideko araubidean edo foru komunikazioan dauden senar-emazteak eta izatezko bikoteak, familiaren etxebizitza haietako batek bakarrik eskuratu badu. Auzitegi Gorenaren 1989ko urriaren 30eko epaia.

Pertsona bi irabazpideko araubidean edo foru komunikazioko araubidean ezkonduz gero, edo izatezko bikotea eratuz gero, bietatik ondasun higiezinaren jatorrizko titularra izan ez denak etxebizitza zamatzen duen mailegua amortizatzeko inbertitzen duen diruak etxebizitzaren jabetzan parte hartzeko eskubidea ematen dio, ordaindutakoaren proportzio berean, besterik adostu ezean. Beraz, une horretatik aurrera eta baldintza horietan inbertitutako diru kopuru horiei dagokienez, inbertsioaren ziozko kenkaria aplikatu ahal izango du.

Gainera, arrazoi beragatik, etxebizitza-kontu pribatiboko saldoa higiezinaren erosketa finantzatzeko erabili ahal izango du, eta aurretik aplikatutako kenkariak sendotutzat jotzeko eskubidea edukiko du, bestearekin inongo salerosketarik egin beharrik izan gabe. Nolanahi ere, honelakoetan ezin du berriz ere kenkaririk aplikatu zenbateko horien inbertsioagatik.

Hori guztia, Zergaren arautegian eskatutako gainerako baldintzak betetzen badira, jakina.

Hala eskuratutako etxebizitza familiar horiek ondoren eskualdatuta sortzen den ondareko irabazia edo galera kalkulatzeko, pentsatuko da ezkontide bakoitzak eskuraketa-egunean zegokion zatia lortu duela, eta orduko balioarekin.

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Itzuli