saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900004939

Aurreko ekitaldietako soberakinak, murrizketarik eragin ez dutenak. Erretiroa.

Ekarpenen soberakinak, murrizketaren gehieneko muga aplikatzeagatik murriztu ezin direnak, hurrengo bost ekitaldietan murriztu ahalko dira, muga horri eutsita, baldin eta murrizketa aplikatuko den ekitaldiaren hasieran zergadunak oraindik erretiroa hartu ez badu. Gauza bera gertatuko da zerga-oinarri nahikorik ez izateagatik ezin kendu diren ekarpenekin. Erregela horiek (ekarpenengatik zerga-oinarria murriztu ahal izatea hurrengo ekitaldietan) ezin zaizkie aplikatu gizarte aurreikuspeneko sistema bakoitzeko arau finantzarioetan ezarritako gehieneko zenbatekoen gainetik egiten diren ekarpen edo kontribuzioei.

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 70. artikuluko 3. idatz-zatian xedatutakoaren arabera egindako ekarpenetatik idatz-zati horretan ezarritako muga gainditzeagatik zerga-oinarri orokorrean murriztu ezin izan diren ekarpenak hurrengo bost ekitaldietan murriztu ahal izango dira, baldin eta bazkide, partaide, mutualista edo titular den ezkontidea edo izatezko bikoteko kidea ekitaldia hasten denerako erretiratuta ez badago. Ekarpenak edo kontribuzioak zerga-oinarri orokorrean ezin izan direnean murriztu hori nahikoa ez izateagatik, hurrengo bost ekitaldietan murriztu ahal izango dira, haiek gainditu gabe; ezinbestekoa izango ekitaldia hasten denean bazkide, partaide, mutualista edo titular den ezkontidea edo izatezko bikoteko kidea erretiratuta ez egotea.

Zergadunak ezkontidearen edo izatezko bikoteko kidearen alde egindako ekarpenak murriztu ahal izateko, are hurrengo ekitaldietan ere abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 71. artikuluko 3. idatz-zatian ezarritakoarekin bat etorri, ezinbestekoa da Zergaren sortzapenean ezkonduta edo izatezko bikotean jarraitzea, eta gainera ekarpenaren onuradunaren zerga-oinarriaren muga ere bete behar da.

Aurreko ekitaldietako gaindikinak murrizteko muga (horren arabera gaindikinak ezin dira murriztu zergaduna erretiratuta dagoen aldietan) ezin da aplikatu 2014ko urtarrilaren 1a baino lehen egindako ekarpenetan eta kontribuzioetan, abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko hemezortzigarren xedapen iragankorrean zarritakoarekin bat etorriz.

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Itzuli