www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900004938

Ekitaldi bereko zerga-oinarrian sartzen diren jasotako kopuruen muga: Zein kasutan aplikatzen da


  

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 70. artikuluko 6. idatz-zatiak ondoko hau xedatu du: ekitaldi batean kapital erako prestazioren bat kobratzen bada erretiroagatik, edo estalitako kontingentziak gertatzeaz bestelako arrazoiengatik, edo gaixotasun larriagatik zein luzaroko langabeziagatik, eta ekitaldi berean ekarpen edo kontribuzioak egiten bazaizkie BGAE eta pentsio planei, ekarpen horiengatik aplikatu daitekeen murrizketa ezin da izan ekitaldi bereko zerga oinarrian sartzen diren jasotako kopuruen zenbatekoa baino gehiago. Muga hori ez zaie aplikatzen enplegu aurreikuspeneko sistemen ekarpen eta kontribuzioei, subjektu pasiboaren ezkontidearen gizarte aurreikuspeneko sistemen ekarpen eta kontribuzioei -zerga-oinarri orokorrean integratu beharreko errentarik ez badu, edo 8.000 eurotik beherako errentak baditu-, ezta pertsona desgaituen alde eratutako gizarte aurreikuspeneko sistemen ekarpenei ere.

Muga hau honako kasu hauetan aplikatzen da: kobratutako kapitalaren %100 oinarrian sartzen ez denean, alegia, beste integrazio-ehuneko bat aplikatzen denean.

Itzuli