saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900004936

Murrizketa konpentsazio-pentsioengatik eta mantenurako urtekoengatik.

Uztailaren 2ko 15/2015 Legea, borondatezko jurisdikzioari buruzkoa, indarrean ipini zenetik dibortzioa epai bidez dekreta daiteke edo, bestela, ezkontideen adostasunez ezar daiteke; ezkontideak akordioa eginez gero, hitzarmen arautzailea formulatu behar da idazkari judizial baten aurrean edo eskritura publikoa notarioaren aurrean.

Kode Zibileko 97. artikuluan ezartzen denaren arabera hauxe da konpentsazio-pentsioa: banantzeak edo dibortzioak desoreka ekonomikoan eta, ondorioz, ezkondurik egon direnean baino egoera kaskarragoan uzten duen ezkontideari beste ezkontideak eman beharreko pentsioa.

Beraz, senideak elkarrekin adostuta dibortziatzen badira eta akordioaren hitzarmena gauzatzeko eskritura publikoa egiten bada notario baten aurrean, hitzartutakoaren arabera beste ezkontideari konpentsazio-pentsioa ordaindu behar dionak bere zerga-oinarritik kendu ahal izango du pentsio horren zenbatekoa, abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauak 69. artikuluan ezartzen duenarekin bat etorriz, nahiz eta izan zentsu hertsian “epailearen erabakiz” ordaintzen den pentsioa.

Zerga-oinarriaren murrizketa hori ezin da egin ordaintzailea konpentsazio-pentsioaren edo mantenurako kopuruen jasotzailearekin biziz gero.

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Beste murrizketa batzuk

Itzuli