saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900004934

13/2013 Foru Araua, 28. XG: mendeko finantza ekarpenen, lehentasuneko partaidetzen eta mendeko zorren errentak. Aplikazio-aldia.

Konpentsazio-araubide malgu berri hau 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatu dakieke lehentasuneko partaidetzei, mendeko zorrei eta titulu horiek berrerosi eta harpidetuta edo trukatuta jasotako baloreei, kontuan eduki gabe eragiketak noiz gertatu diren eragiketa eta noiz sortu diren kapital higigarriaren etekinak edo ondare-galerak.

Horregatik, araubide berri hau ez zaie aplikatzen 2013an eta aurreko urteetan egindako integrazioei eta konpentsazioei. Horren ondorioz, 2014ko urtarrilaren 1a baino lehen sortutako kapital higigarriaren etekin negatiboak ondare-irabaziekin konpentsatzeko modu bakarra abenduaren 29ko 6/2006 Foru Arauko 68.1 artikuluan ezarritakoa da

Hala ere, 2014ko urtarrilaren 1az geroztik kapital higigarriaren etekinak eta aurrean aipatutako tituluen ondorioz ondarean izandako irabaziak eta galerak euren artean konpentsatu ahal dira eta horretarako hogeita zortzi xedapen gehigarri honetan ezarritakoari lotu behar zaio (abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 66.1 artikuluko a) eta b) letretan aipatzen diren saldoak), zenbatekoak urte berean edo aurreko ekitaldi batean sortuak izan (abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 66. artikuluan ezarritako epealdiaren barruan: 4 urte).

Kooperatibek jaulkitzen dituzten mendeko finantza-ekarpenak direla eta, integrazio eta konpentsaziorako araubide berria 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatu daiteke.

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Zerga Oinarriaren konpentsazioak

Itzuli