saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900004933

13/2013 Foru Araua, 28. XG: mendeko finantza ekarpenen, lehentasuneko partaidetzen eta mendeko zorren errentak. Konpentsazio-araubide malgua.

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko hogeita zortzigarren xedapen gehigarrian salbuespen batzuk ezarri dira arau bereko 66.1 artikuluan ezarritako erregela aplikatzeko (horren arabera hauxe da erregela orokorra: aurrezkiaren errentako capital higigarriaren etekinak eta ondare-irabaziak eta ondare-galerak ezin dira beraien artean integratu ez konpentsatu). Beraz, erregela orokorren arabera horien saldoak ezin dira beraien artean integratu ez konpentsatu, ez errentak lortzen diren ekitaldian ez hurrengoetan. Kalifikazio bereko errentak soilik konpentsa daitezke beraien artean.

Hala ere, hogeita zortzigarren xedapen gehigarriaren arabera abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 66.1.a) artikuluan aipatzen den saldo negatiboaren zati bat, hain zuzen ere lehentasuneko partaidetzen edo mendeko zorren ondoriozkoa, artikulu bereko b) letran ezarritakoaren araberako saldo positiboarekin (ondasunak edo eskubideak eskualdatuta lortutako errentak) integratu eta konpentsatu daiteke. Aukera berri hau etekin negatiboak gertatzen diren ekitaldian aplikatu daiteke (etekin negatiboak aurrezkiaren errentako ondare-irabaziak eta ondare-galerak euren artean integratu eta konpentsatzearen emaitzako saldo positiboarekin konpentsatu daitezke), bai eta hurrengo urteetan ere (aurreko urteetan kapital higigarriak sortutako etekinen ondoriozko saldo negatiboa dena delako aldian aurrezkiaren errentan izan diren ondareirabaziak eta ondare-galerak euren artean integratu eta konpentsatzearen emaitzako saldo positiboarekin konpentsatu daiteke), abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 66. artikuluan ezarritako epealdiaren barruan (4 urte).

Gainera, konpentsazio-araubide malgu hau ondoko ondare-galera hauei ere aplikatu dakieke: lehentasuneko partaidetzak edo mendeko zorra berrerosi eta harpidetuta edo trukatuta jasotako baloreen eskualdaketak sortutako ondare-galerei. Beraz, balore horien besterentzeak sortzen duen saldo egatiboaren zati bat, abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 66.1.a) artikuluan aipatzen dena (hau da: eskualdaketaren ondorioz jasandako ondare-galeren zenbatekoa), aurrezkiaren oinarrian integratu beharreko kapitalaren etekin positiboekin konpentsatu daiteke.

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Zerga Oinarriaren konpentsazioak

Itzuli