saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900004932

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Araua, hogeita zazpigarren xedapen gehigarria. Mendeko finantza-ekarpenak konpentsazioa

Kooperatiba bat konkurtsoan dagoela adieraziz gero, mendeko finantza-ekarpenak konkurtso-kreditu bihurtzen direnean, zergadunek ondokoen artean hauta dezakete: kreditua ez ordaintzearen ondoriozko ondare-aldakuntza galera modura sartu zergaoinarri orokorrean edo norberaren kapitalak hirugarrenei lagata sortutako capital higigarriaren etekin negatibo modura sartu. Bigarrena hautatuz gero, zergadunak abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko hogeita zortzigarren xedapen gehigarrian etekin negatiboen integraziorako eta konpentsaziorako araubidea aplika dezake.

Konkurtso-prozeduran dagoen kooperatiba batek egindako inbertsioen zenbatekoa (osorik edo zati bat) galduz gero, galera ondarearen balioaren murrizketa dakarren ondare-aldakuntza gertatzen denean agertuko da, hau da, inbertitutako zenbatekoa galtzen denean edo berreskuratzen den kopurua inbertitutakoa baino gutxiago denean. Hori erakundearen likidazioa edo zorrean kita egiteko erabakia dela eta inbertsio osoa edo haren zati bat berreskuratzerik ez dagoela egiaztatzen denean gertatuko da.

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Zerga Oinarriaren konpentsazioak

Itzuli