saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900004931

Zerga-oinarri orokorrean sartutako ondareko irabaziak eta galerak: konpentsazioa.

Hara zer dioen abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 65. artikuluko azken paragrafoak: “(…) Letra honetan aipatzen den integrazioaren eta konpentsazioaren emaitza saldo negatiboa bada, horren zenbatekoa artikulu honetako a) eta b) letretan ezarritako errenten baturaren saldo positiboarekin konpentsatu behar da, hau da, zergaldi berean lortutako saldo positiboarekin (muga: saldo horren %10). Konpentsazio hori egin eta saldo negatiboa ateratzen bada, zenbateko hori hurrengo lau urteetan zehar konpentsatuko da, artikulu honetako aurreko letretan ezarri den hurrenkera berari jarraituz. Ondoko ekitaldi bakoitzean onartutako gehieneko konpentsazioa egin daiteke, betiere lau urteko epearen barruan, hurrengo ekitaldietan ondare-galera moduan jasoz”.

Ildo beretik, zerga-oinarri orokorrean sartutako ondareko irabaziak eta galerak elkarrekin konpentsatzeak dakarren saldo negatiboa arestian kopiatutako abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 65. artikuluko a) eta b) idatz-zatietan jasotako zenbatekoak batzeak emandako “saldo positiboa” saldoarekin konpentsatzen da (muga: “saldo positibo” horren ehuneko 10). Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 65. artikuluko a) eta b) idatz-zatietan jasotako zenbatekoen baturaren emaitza positiboa izan daiteke, edo negatiboa, lanaren edo kapital higigarriaren etekinak negatiboak badira (baina ez j arduera ekonomikoen etekinengatik: hauek negatiboak badira, ondoko ekitaldietako etekin negatiboekin konpentsatu behar dira).

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Zerga Oinarriaren konpentsazioak

Itzuli