saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900004930

Hautapenak eta konpentsazioak.

Ekainaren 11ko 2/2014 Foru Arauko 2. artikuluan eta xedapen iragankor bakarrean araututako epealdietatik kanpo ezin da aldatu egindako hautapena.

Ekainaren 11ko 2/2014 Foru Arauan ezarritakoari heltzen dioten zergadunek ondoko hauen artean hauta dezakete:

  • Ekainaren 11ko 2/2014 Foru Arauko 1. artikuluko b) letran aipatzen diren diru kopuruak ez ordaintzeak sortzen dituen ondare-galerak konpentsatu lege testu bereko 2. artikuluan aipatzen den ondare-irabazien zatiarekin (irabazien iturriak: geroratutako itzulketa, bazkide inaktibo bihurtzea edo mailegua ematea kobratu beharreko kopuruekin), hain zuzen ere ekitaldian Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zerga-oinarrian sartu ez direnekin. Konpentsatu ezin den zenbatekoari ezin zaio aplikatu abenduaren 5eko 65. artikuluan xedatutakoa. Beraz, galeraren soberakina (irabaziaren gaineko gaindikina) ezin da konpentsatu.
  • Aurreko paragrafoan ezarritako tratamendu alternatiboa barik abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 65. artikuluan ondare-galerak integratzeko eta konpentsatzeko ezarritako araubide orokorra aplikatu. Beraz, erakundeak zor dituen kopuruak ez ordaintzeak zerga-oinarrian sartu beharreko ondare-galera sortzen du eta abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 65. artikuluan ezarritakoaren arabera konpentsatu daiteke.

Zergadunak enpresa bitan edo gehiagotan egin badu lan edo, baterako tributazioan, familia unitateko kide batek baino gehiagok badaukate ekainaren 11ko 2/2014 Foru Arauan ezarritakoari heltzeko eskubidea, elementu batzuen ondare-irabaziak ezin dira konpentsatu beste elementu batzuen ondare-galerekin.

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Itzuli